Nagusi izan da hasieratik San Juan. Indartsu atera dira, eta tartea eskuratu dute hasieratik. Horri joan den asteko aldea gehituta, nagusi izan dira, nabarmen. Hasieratik dena ematera atera dira, eta ez dute indarrik galdu ibilian.
Gaurko sailkapen nagusia:
1. San Juan: 21.28
2. Orio: 21.40
3. Riveira: 21.48
4. Arraun: 21:58
5. Hibaika: 22.18
6. Donostiarra: 22.25
7. Kaiku: 22.37
8. Tolosaldea: 23.10
Orio bigarren izan da gaur, eta joan zen astean atera zion tartea jan dio Riveirari. Bigarren lekua eskuratu du, beraz. Galiziarrek ez dute asmatu joan zen astean emandako mailari eusten.
Bigarren txandako denborak:
- San Juan: 10.47.54
- Orio: +4,85
- Riveira: +13
- Arraun: +16
Lehen txandakoen aldean denbora onak egin dituzte bigarren txandakoek. Lehen txandan Donostiarra, Hibaika, Kaiku eta Tolosaldea aritu dira. Hona denborak:
- Hibaika :11.17.80
- Donostiarra: +1.40
- Kaiku: +13
- Tolosaldea: +37,24