Igor Susaeta
Kontxako Banderaren sailkatze estropada jokatuko da gaur Donostian (18:00, ETB 1). Erlojupekoa izango da eta, hurrengo bi igandetan Kontxako badian lehiatzeko zazpi aukera daude jokoan, eta San Miguel ligako aurreneko zazpiak eta Astillero dira faboritoak. Donostiarra sailkatuta dago, etxekoa izateagatik.
Asko dago jokoan. Detaile txikiena ere zaindu nahi dute entrenatzaileek zein arraunlariek, eta traineru asko badian bertan entrenatu dira aurreko egunetan. Den-dena ondo doitzeko. Gustuko sentsazioak edukitzeko. Ziaboga bakarreko eremura egokitzeko.
23 traineru lehiatuko dira, eta bi multzotan egingo dute arraun. A multzoan San Miguel ligako aurreneko 10 sailkatuak eta Astillero egongo dira, eta B multzoan, berriz, gainerakoak. Zozketa bidez erabakiko da zein multzotako taldeak irtengo diren aurrena, eta zozketa bidez erabaki dute eguerdian multzo bakoitzeko irteera ordena (behean ageri da).
A Multzoa.
Tiran, Zumaia, Castro, San Pedro, Zarautz, Cabo da Cruz, Hondarribia, Pedreña, Astillero, Urdaibai eta Orio.
B Multzoa
Camargo, Pasai Donibane, Kaiku, Meira, Arkote, Nautico de Vigo, Laredo, Trintxerpe, Isuntza, Ondarroa, Chapela eta Rianxo.
Eguerdian hego haizeak gogor samar joko duen arren, egunak aurrera egin ahala haizeak indarra galduko du. Itsasoan ere antzeko zerbait gertatuko da, ipar-mendebaldetik sartuko diren olatuak gero eta txikiagoak, metro edo metro eta erdikoak, izango baitira. Joaneko luzeetan traineruei haizeak lagundu egingo die, baina barrurakoan, olatuen laguntza izanda ere, haizeak kontra egingo die. Halere, lan egin beharko da olatu horiek hartzeko.
Kirola
Kontxako estropadara sailkatzeko proba gaur
Zazpi postu egongo dira jokoan Donostian, 18:00etatik aurrera. Erlojupekoa izango da. Eguerdian egin dute irteteko ordenaren zozketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu