Kontxako lau bandera bahitu dizkiote Castrori

2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Santanderko (Espainia) epaitegiak Kontxako lau bandera bahitu dizkio Castrori, Sergio Montenegro arraunlari ohiak jarritako salaketarengatik. Arraunlariak 17.200 euroko zorra salatu, eta epaileak taldea erruduntzat jo zuen 2011n. Castrok ez du ordaindu, eta epaileak taldearen ondasunak bahitzea agindu du, tartean 2001ean, 2002an, 2006an eta 2008an irabazitako Kontxako Banderak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.