Arrauna. Kontxako bandera

Kontxan aritzeko eskubidearen bila

Bihar erabakiko da zein traineru ariko diren Kontxako bandera eskuratzeko lehian. Gizonezkoetan, 25 traineru izango dira sailkapen estropadan, eta emakumezkoetan, hamar.

San Juaneko arraunlariak, Gipuzkoako Ligaren azken estropadan, joan den asteburuan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko abuztuaren 31
16:35
Entzun

Irailaren 4an eta 11n jokatuko dira Kontxako bandera preziatua lortzeko estropadak. Lehian sartzeko eskubidea biharko sailkapen estropadan lortu beharko dute arraunlariek. Gizonezkoetan, 25 traineru arituko dira erlojuaren aurka, eta haietatik zazpik lortuko dute datozen asteburuetan lehiatzea —Donostiarra taldea aurretik dago sailkatuta—. San Miguel ligan buruan diren taldeak dira biharko faboritoak: Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta San Juan.

Emakumezkoetan, hamar talde ahaleginduko dira sailkatzen, eta lauk lortuko dute helburua. San Juan da biharko faborito argia, baita bandera irabazteko hautagai nagusia ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.