FUTBOLA. Aspaldiko partidarik garrantzitsuena jokatuko du Realak igande honetan, Anoetan, Sevillaren aurka (16:30). Espainiako Kopako finalean aritzea izango du jokoan. Lehia horren aurretik, ordea, Espainiako Ligako partida jokatuko du. Eta ez da nolanahikoa izango, ligako aurkari indartsuenetako bati egingo baitio bisita: Levanteri, hain zuzen ere. Hura dago Atletico Madril eta Bartzelona ahaltsuengandik gertuen. Hala dago sailkapenean ere, hirugarren baita, 44 punturekin. Hiru koska beherago eta hamabost puntu gutxiagorekin dago Reala. Argi dago: etxeko taldea da faborito argia gaur hiru puntuak lortzeko. Lehia hasi aurretik, donostiarrak konforme leudeke gutxienez punturen bat lortuta. Hori eginez, eutsi egingo liokete bolada onari: zazpi jardunaldi egin dituzte galdu gabe.
Pentsatzekoa da Gonzalo Arkonadak aldaketak egingo dituela gehien jokatzen ari direnek atseden har dezaten eta igandera sasoiko irits daitezen.
Kopa buruan duela ariko da gaur Reala Levanteren zelaian
Talde txuri-urdina bolada onari eusten saiatuko da, zazpi jardunaldi egin baititu galdu gabe (18:30)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu