FUTBOLA

Kopa, Real Madrilentzat

Espainiako taldeak 1-2 irabazi dio finalean Bartzelonari, Valentzian.

Casillas, kopa jaso berritan. ALBERTO ESTEVEZ, EFE
2014ko apirilaren 17a
10:33
Entzun

Real Madrilek beste titulu bat gehiago du bere garaipen zerrendan: Espainiako Kopa, bere historian irabazten duen 19.a. Gaur gauean eskuratu du, Mestallako estadioan jokatutako finalean Bartzelona mendean hartuta.

Real Madrilek ederki hasi du partida, hasi eta hamar minutura Di Mariak gola sartu baitu. Golak min handia egin dio Bartzelonari, eta minutu askoan ezinean aritu da. Real Madrilek, ordea, ez du aurkaria errematatu, eta garesti ordaindu du gero, Bartrak berdindu egin baitu partida, buruz, 68. minutuan.

Ordu laurden geroago, ordea, Balek gol bikaina egin du, korrikaldi ikusgarria eginez. Bartzelonak izan du azken aukera bat, baina Neymarrek jaurtitako baloia zutoinera joan da. Jarraian amaitu da partida. Kopa, Real Madrilentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.