Mallorcako jipoia ahaztu eta Murtzia aurkari zuzenaren etxean irabaztea dute helburu nafarrek
asier legarda-ereño
Iruñea
Zuritik beltzera azkar igaro ohi dira gauzak futbolean, eta Osasunari horixe gertatu zaio, asteazkenean Mallorcan 4-0 galdu eta Espainiako Kopatik at geratu ostean. Azaro negargarriaren ostean, abendua Deportivoren zelaian irabaziz hasi zuten nafarrek, eta Sevilla, Valentzia, Real Madril eta Mallorcaren aurka (behin Kopan eta Ligan) jokatutako hurrengo bost partidetatik bakarra galdu zuten: Ligako liderraren aurka, 2-0.
Horrexegatik, urteko azken jardunaldian Mallorca 3-1 mendean hartu zutenean, lasaitasuna nabaritu zen Osasunaren inguruan. Zigandak eta haren mutilek Eguberrietan turroia lasai jango zutela eta merezitako atseden egunak zituztela ere esan zen. Baina asteazkenean Mallorcak 4-0 jipoitu zuen Osasuna, eta nafarren bi goleko aldea ezerezean utzi zuten Manzanoren mutilek. Jokalarien jarrera eta entrenatzailearen planteamendua gogor kritikatu dituzte zaleek azken egunetan. Zuri zirudien urte hasierak gris kolorea hartu du jada, eta grisa erabat beltz bilakatu aurretik zaleei poz pixka bat eman beharrean dira gorritxoak. Hasteko, gaur Murtzian irabaztea ez legoke gaizki.
Baina ingurua gaiztotu delako jokalariek eta entrenatzaileek ezin dute burua galdu. Zigandak argi utzi zuen atzo: «Eragindako desilusioaren tamaina badakigu, gauza asko oker egin genituen, eta Koparik gabe geratu gara. Hori onartu eta kritikak jasatea dagokigu orain, baina Murtziako partidak ez du zerikusirik Kopakoarekin. Murtzian itxura ona ematera behartzen gaituena Liga bera da, ez Kopako kanporaketa. Kopan aurrera egin izan bagenu ere, behartuta iritsiko ginen Murtziara, ez ginen lasaiago joango».
Zigandak berak ere badaki Espainiako Kopan aurrera egiteak presio apur bat kenduko ziela gainetik, baina Murtzian Liga dagoela jokoan nabarmentzen duenean ez zaio arrazoirik falta. Une honetan Murtziak baino puntu bat gehiago soilik du Osasunak, eta Ligako taldeen artean dagoen oreka aintzat hartuz gero, hiru puntuko saria baino zerbait gehiago ere badago jokoan gaur arratsaldean La Condomina futbol zelaian.
cesar krutxaga Osasunako atzelaria
«Ordu erdi txar baten erruzdena zalantzan jartzerik ez dago»
a. legarda-ereñoIruñea
Kopako atsekabearen ostean, nola egingo diozue aurre partida honi?
Horrelakoak gertatzen direnean, lehenbailehen beste partida bat jokatu eta itxura hobea eman nahi izaten dugu. Ligan bolada onean gaude, eta mailari eusteko, 42 puntuetara gerturatzea da helburua.
Murtzia ere Kopatik at utzi berri dute, eta Ligan ere zuen antzera dabil. Lehia orekatua espero al duzu?
Talde asko gaude antzeko egoeran. Bizpahiru puntutan hamarren bat talde gaude. Almerian edo Recreativoren zelaian kale egin genuen, eta nola edo hala aurrera atera beharreko partida da, halako oreka izanik, aurkari zuzenen arteko norgehiagokek eta gol aldeek ere zeresan handia izan dezaketelako Liga amaieran.
Alarma entzun al da jada Mallorcakoaren ondoren?
(Haserretu egin da galderarekin) Alarma Osasunaren inguruan piztu da; bigarren zatiko 20. minutura arte, dena primeran zihoan, eta Osasunaren azken sei partidak aztertuz gero, ezin da esan alarma pizteko moduko egoeran gaudenik. 30 minutu txar horiengatik berriz dena susmopean jarri behar badugu, akabo! Ordu erdi txar batengatik taldea, entrenatzailea eta joko sistema zalantzan jartzea ergelkeria da. Jendeak errazegi jotzen du muturretara. Ustekabeko bat besterik ez da izan Kopakoa.
Azken lau partidak ez dituzu jokatu, lesio baten erruz. Ondo itzuliko al zara?
Bai, tartean Eguberrietako oporraldia ere izan da, eta denbora gehiegi egin dut jokatu gabe. Jokatzeko irrikaz nago, taldeari nire ekarpena egin nahi diot. Lesioaren aurreko jokoarekin pozik nago, eta bide beretik jarraitu nahi dut.
saILKaPenaK*
18. JARDUNALDIA
ATZO
Mallorca-Bartzelona
Espanyol-Vila-real
GAUR ORDUA TB
Getafe-Valladolid 17:00 O.I.
Recreativo-Almeria 17:00 O.I.
Valentzia-Levante 17:00 O.I.
Murtzia-Osasuna 17:00 O.I.
Racing-Athletic 17:00 O.I.
Deportivo-At. Madril 17:00 O.I.
Real Madril-Zaragoza 19:00 O.I.
Sevilla-Betis 21:00 C+
Puntuak PuntuakJ I B G
1. Real Madril 41 17 13 2 2
2. Bartzelona 34 17 10 4 3
3. Espanyol 33 17 9 6 2
4. Vila-real 32 17 10 2 5
5. At. Madril 31 17 9 4 4
6. Racing 26 17 7 5 5
7. Valentzia26 17 8 2 1
8. Sevilla 23 17 7 2 8
9. Zaragoza 21 17 5 6 6
10. Mallorca 21 17 5 6 6
11. Getafe 21 17 6 3 8
12. Osasuna20 17 5 5 7
13. Recreativo20 17 5 5 7
14. Athletic19 17 4 7 6
15. Almeria19 17 5 4 9
16. Murtzia18 17 4 6 6
17. Valladolid18 17 4 6 7
18. Betis18 17 4 6 7
19. Deportivo17 17 4 5 8
20. Levante7 17 2 1 14
Txapeldunen LigaraUEFAra Bigarren A Mailara
19. JARDUNALDIA (URTARRILAK 12 ETA 13)
LARUNBATA
Bartzelona-Murtzia 20:00 O.I.
Athletic-Sevilla 22:00 La Sexta
Igandea
Betis-Getafe 17:00 O.I.
Valladolid-Recreativo 17:00 O.I.
Almeria-Espanyol 17:00 O.I.
Vila-real-Deportivo 17:00 O.I.
Zaragoza-Mallorca 17:00 O.I.
Osasuna-Racing 17:00 O.I.
Levante-R. Madril 19:00 O.I.
At. Madril-Valentzia 21:00 C+
BIGARREN MAILA
19. JARDUNALDIA
ATZO
Castello-Numantzia0-0
Eibar-Albacete1-0
Cadiz-Malaga
GAUR
Kordoba-Sporting 12:00 C+E.
Alaves-Ferrol 17:00
Ejido-Xerez 17:00
Salamanca-Reala 17:00
Granada 74-Gimnastic 17:00
Hercules-Sevilla B 17:00
Tenerife-Celta 18:00
Las Palmas-Elx 19:00
PuntuakJ I B G
1. Numantzia 37 18 11 4 3
2. Malaga36 18 11 3 4
3. Sporting31 18 9 4 5
4. Elx29 18 8 5 5
5. Celta28 18 7 7 4
6. Reala28 18 7 7 4
7. Sevilla B28 18 7 7 4
8. Hercules26 18 6 8 4
9. Tenerife25 18 6 7 5
10. Cadiz25 18 7 4 7
11. Granada 7425 18 7 4 7
12. Eibar 25 18 7 4 7
13. Salamanca23 18 6 5 7
14. Kordoba 22 18 4 10 4
15. Castello21 18 5 6 7
16. Alaves21 18 5 6 7
17. Gimnastic20 18 5 5 8
18. Ejido 19 18 5 4 9
19. Albacete17 18 4 5 9
20. Ferrol17 18 4 5 9
21. Xerez15 18 2 9 7
22. Las Palmas14 18 3 5 10
Lehen Mailara Bigarren B Mailara
*atzoko emaitzak kontuan hartu gabe