Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko duen Espainiako Kopako finala Bilbon San Mames futbol zelaiko pantaila erraldoietan ikusteko sarrerak amaitu dira. Gaur 10:00etatik aurrera jarri dituzte salgai 35.000 sarrera, BBKren kutxa automatikoetan eta Interneten, eta 13:00etarako amaituta zeuden.
Partida maiatzaren 13an jokatuko dute Valentzia (Herrialde Katalanak), eta Galdakaoko (Bizkaia) Udalak ere finala ikusteko pantaila erraldoiak jarriko dituela jakinarazi du.
futbola
Kopako finala San Mamesen ikusteko 35.000 sarrerak gaur bertan amaitu dira
Galdakaoko Udalak ere pantaila erraldoiak jarriko ditu maiatzaren 13an Athleticek eta Bartzelonak Valentzian jokatuko duten partida ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu