Kopako partiden egunak zehaztu dituzte
FUTBOLA. Espainiako Kopako final-hamaseirenetako joaneko partiden datak eta orduak zehaztu zituzten atzo. Real Unionek eta Portugaletek datorren asteazkenean jokatuko dute etxean Sevilla (20:00) eta Getaferen aurka (21:00). Athleticek, Osasunak eta Realak ostegunean jokatuko dute Alcorcon (20:00), Deportivo (21:00) eta Almeriaren aurka (22:00). Zuri-gorriak etxetik kanpo ariko dira, eta gorritxoak eta txuri-urdinak etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu