Arraunketa

Korta gaur aurkeztu dute Isuntzako kirol aholkulari gisa

2007ko urtarrilaren 18a
16:45
Entzun
Isuntza Lekeitioko Arraun Elkarteko lehendakari Santi Zumaran eta Jose Luis Korta orain dela egun batzuk ados jarri ziren Korta denboraldi honetan Isuntzan kirol aholkulari aritzeko, eta gaur egin dute aurkezpena. 2007an KAE ligan ariko da Isuntza eta klubekoentzat ona da akordioa. "Arraunketa eskola bat da eta guk maisurik onena daukagu aurten", uste du Zumaranek. Kortak, berriz, Isuntzara "laguntzera" doala esan du. "Dakidana erakustera, azken batean. Horretan saiatuko naiz". Josu Aboitiz ariko da nagusien entrenatzaile, Kortaren laguntza teknikoarekin.

"Beti egin dut bat Isuntzako filosofiarekin -dio Kortak-. Herriko, etxeko talde bat da, betiko mantenduko dena". Aboitiz aspalditik ezagutzen du eta "hartueman on-ona" dute. "Gainera, beti esan dudan moduan, lau begik hobeto ikusten dute bik baino".

Isuntzako agintariek diote hurrengo urtean saiatuko direla mailaz igotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.