Dena galdua zirudienean, iratzarri da Athletic bere lozorrotik, Susaeta eta San Joseren golei esker. Hori, ordea, bigarren zatiko azken minutuetan izanda; aurretik, Levante joan da nabarmen aurretik, zuri-gorriek eurek oparitutako hainbat baloiri esker.
Levante, bigarren A malarako bidean dagoeneko, erraz jarri da aurretik, 14. minutuan Victor Casadesusek sartutako golari esker. Handik gutxira, 42. minutuan 2-0ekoa sartzetik gertu ibili da etxeko taldea, baina halegina ezerezean geratu da Iraizozi esker.
Bigarren zatian, ordea, bestelako giroa nabaritu da zelaian. Valverdek Lekue eta Susaeta atera ditu Iturraspe eta Vigueraren tokian, jokoa aldatuz. Ordea, zortea aurka izan dute Bilbotarrek eta Etxeitak bere atean sartu du gola Levanteren mesedetan.
Europarako txartela arriskuan ikusirik, 88. minutuan jokoa irauli zute zuri-gorriek eta erlojuaren kontrako lasterketa batean bezala, berdinketaren bi golak sartu dituzte Susaetak eta San Josek.