futbola

Kovacevici ebakuntza egingo diote; 3-6 hilabete beharko ditu osatzen

Urte eta erdi darama Kovacevicek orpazurdan tendinitisa duela, eta azkenean, ebankutza egitea erabaki du goizean, Eduardo Escobar, Jose Mari Bakero, eta Jose Mari Amorrorturekin bilera egin ostean. Ostiralean egingo diote ebakuntza, Murtzian (Espainia), Mariano de Prado mediku ospetsuak eta Eskobarrek berak. Osatzeko 3-6 hilabete beharko ditu, eta beraz, baliteke aurtengo denboraldian gehiago ez jokatzea.

2005eko azaroaren 15a
18:35
Entzun
Erabakia hartzea ez dela lan erraza izan azaldu du jokalariak berak prentsaurrekoan, alde batetik ezingo duelako jolastu, eta baita emaitza onik ez duelako ziurtatzen ere–hala azaldu du Eskobarrek berak–.

Kovacevicek esan du, bere helburua denboraldia amaitu baino lehen minik gabe jokatzea dela. Realak jakinarazi du, ez duela ordezkorik fitxatuko "epe laburrean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.