Espainiako Vuelta

Kristen Faulkner gailendu da Vueltako laugarren etapan

Helmugarako zazpi kilometro falta zirenean jo du erasoa Education Firstekoak, eta faboritoak ez dira erantzuteko gai izan. Marianne Vos da lider berria.

Kristen Faulkner helmuga zeharkatzen. JAVIER BELVER/EFE
Kristen Faulkner helmuga zeharkatzen. JAVIER BELVER/EFE
Beñat Mujika Telleria.
2024ko maiatzaren 1a
17:30
Entzun

Kristen Faulknerrek (Education First) irabazi du Espainiako Vueltako laugarren etapa. AEBetakoa hamar segundoko aldearekin iritsi da Zaragozako helmugara, zazpi kilometro falta zirenean eraso gogor bat jo ostean. Faborito nagusiek ezin izan zioten haren gurpilari eutsi, eta nagusitasunez gailendu zen. Haren atzetik zihoan taldetxoan iritsi dira lehen Marianne Vos (Visma) eta Blanca Vas (Sd-Worx). Vos da lider berria, Vasekiko bost segundoko aldearekin.

Sailkapen nagusian lehen postuan jarri da Vos. Lau segundora dago Vas, eta bederatzira Faulkner, laugarren etapako garailea. Laugarren da Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek), hemezortzi segundora. Bihar jokatuko da bosgarren etapa, mendiko lehenengoa.  Eguneko igoera nagusiak 3,5km luze izango ditu, eta %7,9ko pendiza. Etapa Huescatik irtengo da, eta 113 kilometroko ibilbidea egingo dute Jakara iristeko. Sd Worx taldea talde lana baliatzen ahaleginduko da: lau txirrindulari ditu lehen bederatzi sailkatuetan. Vas dago gertuen, bost segundora, baina Demi Vollering, Marlen Reusser eta Niamh Fisher-Black 21 segundora daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.