Bi garaipen bazeuzkan jada Peter Saganek (Tinkoff) Suitzako Itzulian, eta hirugarrena irabazteko zorian egon da. Baina, taldearen lan onaren ondoren, mendekua hartu du Alexander Kristoffek (Katuxa). Gorako joera zeukaten azken 500 metroek, eta urrutitik jo du esprinta norvegiarrak. Atzetik aurrerako lanean, indarrean amaitu du Saganek, baina metro batzuk falta izan zaizkio etapa irabazteko. Aurretik, lau lagun ibili dira ihes eginda: Daryl Impey(Orica), Silvan Dillier (BMC), Michal Kwiatkowski (Etixx) eta Axel Domont (Ag2r), baina tropelak kontrolpean izan ditu une oro. Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik, eta Thibaut Pinotek (FDJ.fr) jarraitzen du lider.
Txirrindularitza
Kristoffen mendekua
Peter Sagan (Tinkoff) gain-gainean zuela, Katuxako norvegiarrak irabazi du Suitzako Itzuliko zazpigarren etapa, esprintean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu