Italiako Giroa

Kronplatz igo gabe Piepoli lehena

Gogorrena eta laburrena izan behar zuen gaurko etapak. Are motzagoa izan da azkenean, baina ez espero bezain beldurgarria. Txirrindulariek ez dute Kronplatz mendatea igo; zero azpitik bi graduko tenperatura zegoen eta elurrak estali du bidea. Passo Furcia portuan, espero baino bost kilometro beherago amaitu da 17.etapa eta Saunier Duvaleko Leonardo Piepoli izan da helmugaratzen lehena.

2006ko maiatzaren 24a
18:42
Entzun
Aurtengo Giroako bigarren garaipena izan da gaurkoa Piepolirentzat. Bigarrena Ivan Basso (CSC)izan da garailearen denbora berarekin eta lidergoa are gehiago sendotu du. Jose Enrique Gutierrezek (Phonak) sailkapen nagusiko bigarren postuari eustea lortu du. Gilberto Simonik (Saunier Duval) ezin izan dio Gutierrezi bigarren postua kendu. Hala ere, Paolo Savoldelli hirugarren lekutik kendu eta atzean uztea lortu du.

Podiumeko bigarren eta hirugarren postua bakarrik daude zalantzan eta atzo Simoni indartsuen ageri bazen ere, gaur Gutierrez aritu da hobe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.