Kukullagak Mar Sagunten pistan jokatuko du gaur
ESKUBALOIA. Kukullagak arnasa pixka bat hartu zuen joan zen larunbatean, denboraldiko lehen garaipena lortuta. Hala ere, Bizkaiko taldea oraindik jaitsiera postuetan dago. Eta, ezustekorik ezean, zuloan jarraituko du beste astebetez, gaur Mar Sagunten pistan jokatuko baitu (19:00). Herrialde Katalanetako taldea bigarren da ABF ligako sailkapenean, Itxakorekin berdinduta, jokatutako sei partidak irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu