Andre Kurutxari izango da Waltary Agustiren aurkaria hilaren 27an Donibane Garaziko Garaten izango den buruz buruko trinketfinalean. Baigorriko atzelariak 40-38 irabazi zion herenegun Herve Bonetbeltxeri, Donapaleun jokaturiko finalerdietako ligaxkako azken jardunaldiko partidan. Partida hori irabazita, bigarrenez dago buruz buruko finalean, aurrekoa 2005ean jokatu eta galdu baitzuen, Patrick Ozafrainen aurka. Orduan, Kurutxari debutatu berria zen.
Kurutxari Donapaleun irabaztera behartuta zegoen finalera pasatzeko, eta uste baino arazo gehiago izan zituen. Bera zen faborito, eta, partida ondo hasita, azken txanpa lasaia izango zela zirudien (30-22). Baina Bonetbeltxe trebea da buruz buru, eta, galtzeko ezer ez, eta gozatzen hasi zen, partida orekatzeraino (30-29). Kurutxarik aldea hartu zuen berriz (39-38), baina Bonetbeltxek ez zuen amore eman, eta bukaera estutu zuen (39-38). Azken tantoa, berriz, Baigorrikoak egin zuen. Emaitza horrekin, jaialdiko beste partidan ez zegoen ezer jokoan, eta Waltaryk 40-24 irabazi zion Arizmendiri. Kubatarra partidarik galdu gabe iritsiko da finalera; tartean, Kurutxariri 40-15 irabazitako ligaxkako norgehiagoka.
Kurutxarri izango da Waltaryren aurkaria buruz buruko trinket finalean
Baigorriko atzelariak 40-38 irabazi zion Bonetbeltxeri, eta bigarrenez pasatu da final handira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu