Kutxa izango da buruz burukoaren babeslea
ERREMONTEA. Buruz buruko erremonte txapelketa gaur aurkeztuko da Donostiako Garibai kalean (12:00), eta, orain arte ez bezala, Kutxa izango da babeslea, Kursaal Kasinoaren ordez. Sei pilotarik hartuko dute parte, final laurdenetako ligaxkatik hasita: Ezkurrak, Zeberio II.ak, Urrutiak, Urrizak, Utergak eta San Miguelek. Iaz Ezkurrak jantzi zuen txapela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu