Kutxa Sariko finalak jokatuko dira gaur Tolosan
PALA GOMAZ. Emakumezkoen Kutxa Sariko laugarren aldiko finala jokatuko da gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan (11:30). Patri Espinarrek eta Maite Ruiz de Larramendik Amaia Etxelekuren eta Ainhoa Montesen aurka jokatuko dute. Aurretik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidan, Aurore Casetek eta Maider Mendizabalek Susana Munetarekin etaSeverine Gracietekin neurtuko dituzte indarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu