Kutxa Torneoa etzi hasiko da, Zeberio II.a eta Juaristiren artekoarekin

Ligaxka jokatuko dute lau erremontistak; Ezkurrak eta Urrizak, berriz, finalerdietan hasiko dute txapelketa

Donostia
2012ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Sei erremontista lehiatuko dira Kutxa Torneoan, etzi hasi eta irailaren 8ra bitartean. Lehenengo partida, etzi, Patxi Zeberiok eta Jon Juaristik jokatuko dute. Ligaxkako lehena izango da. Baina finalerdietara sailkatzeko ligaxka ez dute erremontista guztiek jokatuko. Soilik lau ariko dira: Zeberio eta Juaristi, Julen San Miguel eta Miguel Mari Urrutia —Mexikotik itzuliko da torneoa jokatzeko—. Beste biek, berriz, finalerdietan hasiko dute txapelketa: Koteto Ezkurra iazko txapeldunak eta Javier Urriza txapeldunordeak.

Atzo aurkeztu zuten torneoa Kutxaren egoitza nagusian, Donostian, eta bertan zehaztu zituzten lehiaren nondik norakoak. Ligaxkan hiru partida jokatuko ditu bakoitzak, hiru aurkarien kontra bana. Azken partida abuztuaren 21ean izango da, eta lehenengo bi sailkatuak igaroko dira finalerdietara. Ligaxkako onenak Urrizarekin neurtuko ditu indarrak (irailak 1); bigarrenak, berriz, Ezkurra izango du aurkari finalerdietan (abuztuak 25). Partida bakarra jokatuko dute, eta bi irabazleek irailaren 8an jokatuko dute finala.Txapelketako partida guztiak Galarreta frontoian izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.