Athleticek babesle berria izango du datorren denboraldian bere elastikoan. Petronor izan da azken urteetan, baina orain Kutxabankek hartuko du elastikoaren aurrealdea. Elastiko berria izango da, babesleaz gain, diseinu berria izango duelako. Marra zuri-gorriak zabalagoak izango dira, bost. Nike etxeak egin du eta uztailaren 2an jarriko dituzte salgai.
Lepoaldea beltza izango da. Lepoaren atzealdean ikurrin txiki bat du.