Michal Kwiatkowski poloniarrak eraman du urrea Munduko Txapelketan, Ponferradan (Espainia), gizonezkoen elite mailako errepideko proban gailenduta. Hamalau itzuli eman dizkiote 18,2 kilometroko zirkuituari; 254,8 kilometro denera. 06:29:07ko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko.
Simon Gerrans australiarrak lortu du zilarrezko domina, eta Alejandro Valverde espainiarrak brontzea.