labakaren agurra

Labakak dio "tristura handiz" baina "beste etapa bat hasteko ilusioz" utzi duela Reala

Agur prentsaurrekoa eman du jokalariak, aretoa jendez beteta zegoela. Esan du "ezinezkoa" egiten zaiola bere bizitza Reala gabe ulertzea.

2011ko abuztuaren 12a
16:27
Entzun

Mikel Labakak Realeko jokalari gisa agurtzeko prentsaurrekoa eman du, aretoa jendez beteta zegoela. Ezer baino lehen, eskerrak eman dizkio Realari, "taldean egindako ibilbideagatik eta bertan ezagututako jende guztiarengatik". 

Hamabost urtez Donostiako futbol taldean aritu ostean, Madrilera doa, hastear den denboraldian Rayo Vallecanon jokatzeko. Labakak aitortu du tristura handia ematen diola Realean egindako ibilbidea amaitzea, baina aldi berean bizitzan "beste etapa bat" hasteko ilusioz dagoela baieztatu du.

Bere bizitza Reala gabe ulertzea "ezinezkoa" egiten zaiola aitortu du. "Bizitza erdia daramat Realari lotuta eta asko kosta zait erabakia hartzea; baina, nire ustez, erabakirik onena da niretzat, baita taldearentzat ere", esan du Labakak. Jokalariak azaldu du lehen mailako talde batean partidak jokatzen jarraitu ahal izateko aldatu dela taldez,

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.