Saskibaloia

Laboral Kutxak eman du lehen kolpea

84-68 irabazi dio Panathinaikosi Euroligako final-laurdenetako kanporaketako aurreneko partidan

Mike James barnealdia hasten. J.R./ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko apirilaren 13a
23:01
Entzun

Laboral Kutxa Baskonia. Adams (20), Hanga (10), Bertans (5), Tillie (7), Diop —hasierako bostekoa— James (11), Corbacho (2), Blazic (7), Planinic (7) eta Burusis (15).
Panathinaikos Atenas. Calathes (5), Williams (7), Pavlovic (2), Gist (7), Raduljica (21)—hasierako bostekoa— Haynes (11), Diamantidis, Feldeine (2), Jankovic, Fotsis (2), Hunter (7) eta Kuzmic (4).
Markagailua. 18-16, 39-28; 64-49, 84-68.
Epaileak. Radovic, Ryzhyk eta Pastusiak. Ez zuten inor kanporatu faltengatik.
Bestelakoak. 10.936 Ikusle Buesa Arenan.
Beste final-laurdenak. Fenerbahce 1; Real Madril 0. CSKA Mosku 1; Izar Gorria 0. Lokomotiv Kuban 1; Bartzelona 0.

Apustua serioa da. Laboral Kutxa Baskoniak handira jo du hordagoa Euroligan, eta eusten ari zaio. Top16an emaniko maila ez zen joko bolada on luze bat. Maila hori errealitate bat da, eta berriz ere erakutsi du Panathinaikosen aurka. Talde lanean oinarrituta, etxekoek partida ikusgarria egin dute defentsan, eta hiruko marratik utzi dute jota Greziako erraldoia. Ondo merezita lortu du Euroligako final-laurdenetako serieko lehen garaipena. Orain beste bi behar ditu Lauko Finalerako sailkatzeko.

Aurkariaren izenak errespetu handia sortu zuen Gasteizen. Multzoko bigarren bukatu, eta, gainera, azken bi hamarkadetako talderik onena aurkitu parean? Bada, Panathinaikos ez da beldurgarria izan, hein handi batean Laboral Kutxaren grinak ez iolako utzi. Atenasko taldeak baliabide gutxi erakutsi zituen erasoan, eta ez zuen bere eguna izan hiruko marratik (%15). Horren ondorioa agerikoa izan zen: Baskoniak hiru laurden aski izan zituen partida erabakitzeko.

Laboral Kutxak hasieratik erakutsi du Lauko Finala nahi duela. Defentsan horzka eginez kantxaratu zen, baloi guztiak borrokatuz. Panathinaikosen, aldiz, Calathes eta Raduljicaren arteko konexioa izan zen puntuak lortzeko modu bakarra. Bigarren laurdenean are gehiago nabarmendu ziren joera horiek. Baskoniaren antolatzaileek ondo egin zuten lan, eta haien eskutik ia taldekide guztiek jan zuten. Atsedenaldirako, zazpi hiruko sartuak zituzten etxekoek; Raduljicak, berriz, 17 puntu. Pibot sendoa ia bakarrik aritu zen. Horren ondorioz, Baskoniak 11 punturen aldea zuen atsedenaldian (39-28).

Panathinaikos esnatzeke zegoen, eta Perasovicek intentsitateari eusteko eskatu  jokalariei hori eragozteko. Blazicek eta Planinicek berotu zuten taldekideen odola, eta Baskoniak laurden hasiera handia egin zuen. Nabarmentzekoa Planinicek Raduljicaren gainean eginiko defentsa. Gazteak ondo merezitako txaloak jaso zituen. Erasoan ere hiruko marratik asmatzen jarraitu du —hamahiru sartu ditu guztira, %39— eta Burusisek (15 puntu) eta Adamsek (13) ardura hartu dute erasoan. 28. minutuan 22 puntugatik irabazten ari zen (64-42); lanak eginda zeuden.

Hangaren lesioadute dirdirarik egin. Calathes, Diamantidis, Williams eta enparauak ezdira agertu. Ikusi beharko  pizgarri izan den. Adam Hangak etzi jokatu ahal izango duen ere zalantza da, izterrean min hartu eta laugarren laurdenean ez baitu jokatu. Baskoniak, halere, ondo kudeatu du aldea, eta Panathinaikos ez zen 11 puntu baino gehiagora hurreratu.


Orain Hangaren osasuna da zaindu beharrekoa; Xengelia eta Causeur min hartuta daude, eta hegalekoa zerrendara batzea gehiegi litzateke. Hungariarra, gainera, funtsezkoa da taldean: hura dagoenean, beste izaera bat du. Zortea egon dadila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.