Saskibaloia

Laboral Kutxak erraz irabazi dio Gipuzkoa Basketi, Donostian (66-95)

Bilbao Basketek galdu egin du CAI Zaragozaren aurka, Zaragozan (76-64).

66-95 bukatu da derbia. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 22a
14:05
Entzun

Ez da ezustekorik izan Ilunben jokatutako derbian. Gipuzkoa Basketek indartsu ekin dio partidari (5-2), baina Laboral Kutxa Baskoniak segituan eman dio buelta markagailuari, eta uste baino errazago irabazi du. Atsedenaldirako erabakita zegoen partida gasteiztarren alde (35-55).

Baskoniako bost jokalarik sartu dituzte 10 puntu baino gehiago, baina besteen gainetik bi jokalari nabarmendu dira: Fabien Causeur eta Fernando San Emeterio hegalekoak. Espainiarrak zortzi saiakeretatik sei sartu ditu hirukoetan.

Errege Kopatik kanpo gelditu arren, Baskonia gero eta hobeto ari da. Euroligan bizirik dago oraindik, final laurdenetan sartzeko lehian. Eta ligan ere eskura du azken kanporaketak jokatzeko txartela. Seigarren da une honetan. Gipuzkoa Basket 14. postuan dago, eta hiru garaipenen aldea du jaitsiera postuetan daudenekiko.

Bilbao Basketek, berriz, esku hutsik itzuli beharko du Bilbora. CAI Zaragozaren aurka galdu egin du, Zaragozan (76-64). Beste behin, Marko Todorovic pibota izan da onena bilbotarren artean (13 puntu eta 9 errebte. Sailkapenean 4. postuan dago Bilbao Basket.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.