Valentzia izango du aurkari Laboral Kutxak Espainiako Kopako final-laurdenetan. Gaur egin da zozketa, Malagan (Espainia) —han jokatuko da Kopa, otsailaren 6tik 9ra—, eta Herrialde Katalanetako taldea egokitu zaio Gasteizkoari. Sailkatuko balitz, Bartzelona edo Teneriferen aurka ariko litzateke finalerdietan. Final-laurdenetako beste bi partidak hauek dira: Real Madril-Kanaria Handia eta Unicaja-CAI Zaragoza.
SASKIBALOIA
Laboral Kutxak Valentzia izango du aurkari Kopan
Gasteizko taldeak otsailaren 7an jokatuko du final-laurdenetako partida. Irabaziko balu, Bartzelona edo Teneriferen aurka ariko litzateke finalerdietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu