Manix Mandiola. Nigan fedea izan zuen, eta nire alde egin zuelako nago hemen. Asko ikasi nuen harekin.
Gaizka Garitano. Oilo ipurdia jartzen zait Gaizkaren izena entzutean. Oso prestatua dago, pertsona zuzena eta leiala da. Pozten naiz Athleticen dagoelako; esku onean dago kluba.
Jose Luis Mendilibar. Kalitatea eman dio egitasmo honi, azken ukitua. Koadro batean jartzeko moduan daukagu.
Gezurti asko dago futbolean? Gezurti galantak izan ditut mahaiaren beste aldean.
Fitxaketa bat ondo atera ez izanaren damurik? Simone Verdirekin. Bikain ari da orain.
Zein fitxatu nahi izan zenuen, baina lortu ez? Jose Luis Morales, Levantekoa.
LABURREAN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu