Lagun Arok eta Caja Laboralek aukera ona dute sailkapeneko lau onenen artean sendotzeko. Gipuzkoarrek Alacanten jokatuko dute (12:30, ETB1), azken bi hilabeteetan hondoa jota dabilen taldearen aurka. Izan ere, zazpi partida galdu ditu jarraian Txus Bidorretaren taldeak, eta lehen itzulian egindako lan bikaina kolokan jarri. Urtarrilean inork ez zuen zalantzan jartzen kanporaketak jokatuko zituztela, baina gaur-gaurkoz airean dauka lorpen hori. Sito Alonsoren taldea bolada onean da, eta bosgarren garaipena lor dezake errenkadan.
Caja Laboralek norgehiagoka errazagoa dauka, itxuraz (18:00, TDP). Unicaja hartuko du, joko, emaitza eta bulego krisi larrian murgildutako taldea. Arabarrek espero ez zuten kolpea jaso zuten joan den astean Lagun Aroren aurka, eta liga erregularra bukatzeko falta diren 10 partidetatik zortzi edo bederatzi irabazi behar dituzte lehen bi koskak iristeko.
Lagun Aro Alacanten ariko da, eta Gasteizen, Unicaja
Bosgarren partida irabazi nahi dute jarraian gipuzkoarrek, eta Baskoniak neurketa erraza du etxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu