Lagun Arok bost garaipenera utzi nahi du Obradoiro

Peter Loranten itzuleran, euforia giroa ahaztu, eta jaitsiera postuak behin betiko urruntzea da asmoa

Andoni Urbistondo.
2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Dena da poza Donostian, eta Gipuzkoan. Eta horrek arduratuta dauka Sito Alonso entrenatzailea. «Ez dut atsegin aste honetako euforia giroa, jokalariak arreta galtzea ekartzen duelako. Kirol arrakasta lortu, eta hurrengo jardunaldian euren partida galtzen duten taldeen hainbat adibide daude, eta gure zegina lanean jarraitzea da, umiltasunez jardutea». Alonsok ondo ikusi ditu jokalariak lan saioetan. «Zentratuta. Baina igande eguerdian jakingo dugu Koparako sailkatzeak kaltea edo onura ekarriko digun».

Obradoirok lau garaipen bakarrik ditu, baina Alonsok ez du baztertzen liga bukaeran Lagun Arorekin lehian egotea: «Gure ligako taldea da, eta lehen jardunaldian menderatu egin gintuzten Donostian». Santiagon garaipena lortu eta galiziarrak bost garaipenera uztea da helburua. Eta posible balitz, Donostiako 68-71koari buelta ematea. Hamasei jardunaldi falta direla, bost garaipenen aldeak behin betiko urrundu dezake Lagun Aro zulotik.

Obradoiro emaitza bolada txarrean murgilduta dago. Donostian irabazi ostean, nahi eta ezin aritu da, eta hamasei partidetatik hiru bakarrik irabazi ditu. Halere, Fontes Do Sar kantxa gaiztoa dela uste du Alonsok. «Zaleek asko estutzen dutelako». Obradoirok nahiko talde txukuna dauka, baina bistan da zenbakiek kontrakoa esaten dutela. Luzera begira, Lagun Arok helburu argia dauka: hurrengo hiru partidetatik gutxienez bi irabaztea (Obradoiro, Valladolid eta Valentzia), eta Kopari begira indarra hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.