Lagun Arok gaur Alacanten irabazten badu, lasaitasuna ere irabaziko du

Euroligako bizkarrekoa ahazteko aukera ona du Caja Laboral Baskoniak etxean, Estudiantesen kontra

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Gaur irabazten badu, lasaitu ederra hartuko du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek, mailari eusteko balioko dio eta. Etxetik kanpo du partida, Meridiano Alacanteren kontra (12:30, ETB1). Azken bost partidak jarraian galdu dituzte gipuzkoarrek, baina baikor eta konfiantzaz daude gaurko lehiari begira. Meridiano Alacante atzetik daukate sailkapenean, baina lehen itzulian Alacantekoek irabazi zuten Illunben (56-61). Pablo Lasori Tsikitshvili faltako zaio, taldeak iragan astean eten baitzion kontratua pibotari errendimendu eskasarengatik.

Caja Laboralek etxean jokatuko du Estudiantesen aurka (18:00), eta aukera ona du aste honetan galdutako Euroligako partida ahazteko. Orain burua ACB ligan jarri beharra dauka, eta ezin du hutsik egin, final laurdenetako kanporaketak etxean hasi nahi baititu. Dusko Ivanovicek bi jokalari faltako ditu: Bjelica eta Sow. Lehen itzulian, Baskoniak 72-70 galdu zuen Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.