Lagun Arok historia eta Cajasol ditu aurkari

Donostiarrek ez dute inoiz irabazi etxeko lehen deman; Cajasolek beti irabazi du Ilunben (18:00)

Andoni Urbistondo.
Donostia
2010eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Lagun Arok aurkari gaiztoa hartuko du Ilunben jokatuko duen lehen norgehiagokan: Cajasol. Sevillakoak 5. postuan sailkatu ziren joan den denboraldiko liga erregularrean, eta taldea nabarmen indartu dute. Louis Bullock, Katelynas eta Txemi Urtasun nafarra fitxatu dituzte kanpoko lerrorako, eta saskipean ere laguntza ona jasoko dute Triguerok eta Tariq Kirksayk, Kaloyan Ivanov eta Paul Davis bikoarekin. Sevillan jarraitzen dute Earl Calloway eta Tomas Satoranskyk ere.

Cajasolek oso gogor jokatzen du defentsan, eta erasoan adi jarduteko eskatu die Pablo Laso entrenatzaileak bere jokalariei. Partidako testuinguru txarrari garrantzia kendu zion Lasok. Izan ere, Cajasolek Ilunben jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu, hiru denera, eta Lagun Arok ez du inoiz etxean jokatu duen lehen partida irabazi. «Datu horiei ezin zaie buelta eman, hori egia da, baina historia aldatzeko aukera daukagu, eta baliatzen ahalegindu behar dugu». Lasorentzat, gakoa Bullocken ekarpena murriztea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.