Lagun Arok Qyntel Woods 31 urteko estatubatuarra fitxatu du

Talentu eta ahal fisiko handiko hegalekoa da Woods, baina diziplina arazo dezente izan du iraganean

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Lagun Arok Qyntel Woods fitxatu du hurrengo denboraldirako. Gauzak hala, berak izango du Andy Pankok hegalean eta hegal-pibot postuetan utzitako hutsune handia betetzeko ardura. Ondo bidean, taldearen AEBetako jokalari bikoa osatuko du Chris Loftonen alboan. Jimmy Baronek atzo sinatu zuen kontratua Lokomotivekin, eta, haren soldataren zama gainetik kenduta, Lagun Arok jokalaria fitxatu ahal izan zuen.

Woods ahal fisiko handiko jokalari bikaina da (31 urte, 2,03 metro eta 100 kilo). NBAn zein Europako talde handietan (Olympiakos, Fortitudo, Asseco Prokom) eskarmentuduna; iragan sasoian Ukrainan jokatu zuen. Bere ibilbidean diziplina arazoak izan ditu, eta entrenatzaileekin beti ondo konpondu ez izanak ospe txarra eman dio. Erregulartasun falta ere egotzi izan zaio, baina bere maila erakutsi duenean puntako jokalaria dela argi utzi du. Sito Alonsok behar bezala gidatzen badu, fitxaketa aparta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.