saskibaloia

Lagun Arok uko egin dio Europan jokatzeari, nahikoa diru ez baitu

Presidenteak dio Gipuzkoako Aldundiaren laguntza 700.000 euro txikiagoa izango delako hartu dutela erabakia. Eurocup jokatzeko sailkatuta zegoen taldea.

2012ko uztailaren 27a
22:03
Entzun

Lagun Aro GBC taldeak datorren denboraldian ez du Eurocup txapelketa jokatuko —sailkatuta zegoen–, klubak uko egin diolako, horretarako nahikoa diru ez duela eta. Alvaro Bilbao presidenteak esan du Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaitsi egingo delako hartu behar izan dutela erabakia.

Alvarok adierazi duenez, denboraldi honetan diputazioaren laguntza 1,2 milioi eurokoa izan da eta hurrengoan 500.000koa izango da. 2013-2014an, berriz, ez dio Lagun Arori laguntzarik batere emango. Aldundiaren arrazoia izan da kirol amauterraren alde egingo duela, Lagun Arok dioenez.

Alvarok esan du "berandu" izan dutela erabakiaren berri, eta klubak dagoeneko ez duela Europan jokatu ahal izateko alternatibak bilatzeko tarterik.

Miguel Santos ohorezko presidenteak salatu du "lotsagarria" dela diputazioaren erabakia. "Ezingo dute gurekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.