Lagunak-ek babeslerik gabe jarraitzen du, eta kinka larrian du etorkizuna

Klubeko ordezkariek diote egoerak hobera egin ezean agian uko egingo diotela bigarren itzulia jokatzeari

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Lagunak bikain ari da sasoi honetan Superligan. Bigarren da, eta ez du partida bakar bat ere galdu. Hala ere, zelaian egindako lan bikainak ez du jarraipenik izan zelaitik kanpo, babeslerik gabe jarraitzen baitu, eta diruz larri. Horrenbestez, taldeko ordezkariek iragarri dute agian uko egingo diotela bigarren itzulia jokatzeari. Hori ez gertatzeko, laguntza deia egin dute.

Arazoak arazo, lehiaketak bere horretan jarraitzen du. Gaur bi euskal taldek jokatuko dute Superligan: Reala Reocinen zelaian ariko da (16:30), eta Eibarrek Oviedo hartuko du (18:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.