Txirrindularitza

Laisekak txirrindularitza utzi du

Ez da osatu Giroan izan zuen belauneko lesiotik. 2001ean Tourrean etapa bat irabazi zuen.

2007ko urtarrilaren 9a
15:41
Entzun
Roberto Laiseka Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak ziklismoa uztea erabaki du, ez delako osatu iazko Giroan belaunean izan zuen lesiotik. Erorikoa izan zuen orduan, ebakuntza egin zioten, baina ezin izan du osatu. "Bizikletan dena ematen dut, baina dena ezingo nuela eman ikusten nuen", esan du gaur Bilbon Laisekak. "Aitarekin, emaztearekin eta lagunekin hitz egin ondoren, uztea erabaki dut".

37 urte ditu bizkaitarrak eta bera da Euskadi Fundazioaren sorreratik orain arte egon den txirrindulari bakarra. 1994tik zegoen. 1999a arte ez zuen lasterketarik irabazi. Vueltan lortu zuen garaipena orduan, 18. etapan. Euskadik itzuli handi batean irabazitako aurreneko etapa. Vueltan beste bi etapa irabazi ditu Laisekak: 2000an eta 2005ean.

Lorpenik handiena, baina, Tourrean izan zuen, 2001ean, itzuliko 12. etapa irabazi zuelako, Luz Ardinenen, euskal jarraitzaile askoren aurrean.

Aipatutako lau etapak, gailurretan irabazi ditu.

"Pena handia" ematen dio ziklismoa uzteak eta "mina" ematen dio horrela utzi behar izateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.