Saskibaloia

Lakers 1-0 jarri da NBAko Mendebaldeko finalean

2009ko maiatzaren 20a
11:03
Entzun
Los Angeles Lakersek aurrea hartu du NBAko Mendebaldeko Konferentzia finalean, bart, kanporaketako lehen partidan 105-103 irabazi baitio Denver Nuggetsi. Lehia parekatua izan da oso, eta bukaera-bukaeran Trevor Ariza Lakerseko jokalariak ostutako baloi bat erabakigarria izan da.

Arizarekin batera, Kobe Bryant (Lakers) eta Carmelo Anthony (Denver) izan dira protagonistak: 40 eta 39 puntu egin dituzte, hurrenez hurren.

Lau partida irabazten dituena sailkatuko da NBAko finalera. Lakersek etxeko aldea du.

Los Angeles Lakers 105 (23+32+19+31). Fisher (13), Bryant (40), Ariza (6), Gasol (13), Bynum (6); Walton (5), Odom (7), Farmar (5), Powell (4), Brown (3), Vujacic (3), Mbenga.

Denver Nuggets 103 (31+23+22+27). Billups (18), Jones (1), Anthony (39), Martin (15), Nene (14); Smith (8), Andersen (8), Carter, Kleiza.

Ekialdeko finala Cleveland Cavaliers-Orlando Magic izango da. Clevelandek du etxeko aldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.