Los Angeles Lakersek lortu du NBAko finaleko lehen partida irabaztea, eta aise irabazi du, gainera: 100-75 hartu du mendean Orlando Magic. Lau partida eskuratzen dituena izango da txapeldun -iaz Boston Celtics izan zen-. Lakersek du finalean etxeko aldea.
Kobe Bryant Lakerseko hegala izan da partidako jokalaririk onena: 40 puntu sartu ditu (34 jaurtiketatik 16 sartu ditu). Horretaz gain, zortzi errebote hartu ditu eta zortzi asistentzia eman. Pau Gasol pibotak ondo lagundu dio: 16 puntu, zortzi errebote.
Honek eta Andrew Bynumek defentsa ona egin diote Orlandoko izarrari: Dwight Howard pibotari, 12 puntu besterik ez dituelako sartu -batez beste baino hamar gutxiago-.
Lamar Odom Lakerseko hegal-pibotak ere partida ederra: 11 puntu, 14 errebote.
Los Angeles Lakers 100 (22+31+29+18). Fisher (9), Bryant (40), Ariza (3), Gasol (16), Bynum (9); Odom (11), Walton (9), Farmar, Powell (3), Vujacic, Brown, Mbenga.
Orlando Magic 75 (24+19+15+17). Alston (6), Lee (7), Turkoglu (13), Lewis (8), Howard (12);Pietrus (14), Gortat (2), Battie (4), Nelson (6), Redick (3).
Saskibaloia
Lakers aurreratu da NBAko finalean
100-75 irabazi dio bart Orlandori. Bryantek 40 puntu sartu ditu, eta Howardek 12 baino ez ditu egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu