Los Angeles Lakers eta Orlando Magic NBAko euren multzoetako finalera iritsi dira bart. Lakersek Denver Nuggets izango du aurkari Mendebaldeko finalean eta Orlandok Ekialdekoan Cleveland Cavaliers -honek lortu du Liga erregularreko emaitzarik onena-.
Lakersek 4-3 hartu du mendean Mendebaldeko Konferentziako finalerdian Houston Rockets. Bart lortu du laugarren garaipena: 89-70. Pau Gasol talde irabazleko pibota izan da jokalaririk onena: 21 puntu eta 18 errebote.
Orlandok ere 4-3 irabazi du Ekialdeko finalerdia, Boston Celticsen aurka -honek lortu zuen iaz NBAko titulua-. 82-101 hartu du mendean kanporaketako azken partidan. Hedo Turkoglu Orlandoko hegala izan da onena: 25 puntu eta 12 errebote. Ray Allen Bostoneko hegalak ere ondo jokatu du: 23 puntu.
Saskibaloia
Lakers eta Orlando ere finaletara
Aurrenak Denver izango du aurkari NBAko Mendebaldeko finalean eta bigarrenak Ekialdekoan Cleveland. Iazko irabazle Bostonek adio esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu