Boston Celticsek eta Los Angeles Lakersek jokatu zuten iaz NBAko finala, eta Boston aise nagusitu zen. Harrezkero gaur jokatuko dute lehen aldiz elkarren aurka, eta Lakersek irabazi du: 92-83. Hain zuzen, denboraldi honetan ere bi talde horiek izaten ari dira onenak, Cleveland Cavaliersekin batera: Lakersek 24 garaipen eta bost porrot daramatza, Bostonek 27-3 (Clevelandek 25-4).
Kobe Bryant hegala (27 puntu eta bederatzi errebote) eta Pau Gasol pibota (20 puntu) izan dira etxeko onenak. Bostonekoak: Kevin Garnett pibota (22 puntu eta bederatzi errebote), eta Paul Pierce eta Ray Allen hegalak (22 eta 14 puntu).
Phil Jackson Lakerseko entrenatzaileak NBAn milagarren partida irabazi du gaur.
Saskibaloia
Lakers nagusitu da oraingoan
92-83 irabazi dio Boston Celticsi. Iazko finalean jokatu zuten azkeneko aldiz elkarren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu