saskibaloia

Lakers NBAko eraztunetik gertuago

NBAko finalean 91-99 irabazi dio bart Orlandori. Bryantek 32 puntu sartu ditu, eta Howardek 16 baino ez.

2009ko ekainaren 12a
20:12
Entzun
Los Angeles Lakersek gero eta gertuago du NBAko aurtengo titulua, finalean dagoeneko 3-1 ari delako irabazten Orlando Magicen aurka. Bart, Los Angeles Lakersek lortu du NBAko finaleko laugarren partida irabaztea, luzapen denboran erabaki da partida; Lakersek 91-99 hartu du mendean Orlando Magic. Lau partida eskuratzen dituena izango da txapeldun -iaz Boston Celtics izan zen-. Lakersek du finalean etxeko aldea.

Kobe Bryant Lakerseko hegala izan da partidako jokalaririk onena: 32 puntu sartu ditu. Horretaz gain, zazpi errebote hartu ditu eta zortzi asistentzia eman. Pau Gasol pibotak ondo lagundu dio: 16 puntu, hamar errebote.

Honek eta Andrew Bynumek defentsa ona egin diote Orlandoko izarrari: Dwight Howard pibotari, 16 puntu besterik ez dituelako sartu.

Orlando Magic 91 (24+25+14+24+4). Alston (11), Lee (4), Howard (16), Turkoglu (25), Lewis (6), Pietrus (15), Nelson (2), Gortat (4), Redick (6), Battie (2).

Los Angeles Lakers 99 (20+17+30+20+12). Fisher (12), Bryant (32), Bynum (6), Ariza (16), Gasol (16), Walton (6), Odom (9), Powell (2), Brown, Vujacic, Mbenga, Farmar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.