Saskibaloia

Lakers, NBAko final nagusira

4-2 irabazi dio Denverri Mendebaldeko finalean. Bart lortu du laugarren garaipena: 92-119.

2009ko maiatzaren 30a
16:48
Entzun
NBAko final nagusiak badu dagoeneko partaide bat: Los Angeles Lakers. Bart lortu du txartela, Mendebaldeko Konferentziako finalean Denver Nuggetsi 4-2 irabazita. Gaur 92-119 hartu du mendean. Ekialdeko finalean Orlando Magic 3-2 ari da nagusitzen Cleveland Cavaliersen aurka.

Kanporakerako garaipenik errazena lortu du gaur Lakersek eta, ohi bezala, Kobe Bryant hegala izan du jokalaririk onena: 35 puntu, 10 asistentzia, 6 errebote. Pau Gasol pibota ere oso ondo: 20 puntu, 12 errebote eta 6 asistentzia.

Lakers iaz ere iritsi zen NBAko finalera, baina galdu egin zuen Boston Celticsen kontra.

Denverren gaur Chauncey Billups baseak ez du partida ona egin (10 puntu), eta taldeak nabaritu du.

Erreboteetan eta asistentzietan alde handia egon da bi ekipoen artean: Denverrek 27 errebote, Lakersek 38, eta Denverrek 14 pase, Lakersek 28.

Denver Nuggets 92 (20+20+27+25). Martin (13), Anthony (25), Hilario (8), Billups (10), Jones (2); Carter, Hart, Andersen (2), Kleiza (6), Balkman, Smith (24), Petro (2).

Los Angeles Lakers 119 (25+28+30+36). Gasol (20), Ariza (17), Bynum (2), Bryant (35), Fisher (5) ; Odom (20), Walton (10), Brown (3), Vujacic (7), Farmar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.