Saskibaloia

Lakers, NBAko final nagusitik garaipen batera

3-2 irabazten jarri da Mendebaldeko finalean, bart Denver 103-94 hartuta mendean.

2009ko maiatzaren 28a
12:05
Entzun
Orlando Magicek Ekialdeko Konferentziako finalean bezala -3-1 ari zaio irabazten Cleveland Cavaliersi-, Los Angeles Lakersek ere Mendebaldekoan garaipen batera du NBAko final nagusiko txartela. Bart irabazi dio hirugarren partida Denver Nuggetsi: 103-94. Orain 3-2 doaz. Azkeneko laurdenean oinarritu du garaipena, 11-0eko partziala lortuta.

Ohi bezala, Kobe Bryant hegalak (22 puntu) eta Pau Gasol pibotak (14 puntu, 10 errebote, 5 txapela) ondo jokatu dute Lakersen, eta gaurkoan Lamar Odom hegal-pibotaren jokoa ere aipagarria izan da: 19 puntu eta 14 errebote.

Denverreko onena, ia beti bezala, Carmelo Anthony pibota: 31 puntu.

Los Angeles Lakers 103 (25+31+20+27). Fisher (12), Bryant (22), Ariza (12), Gasol (14), Bynum (9); Walton (4), Odom (19), Farmar (2), Brown (6), Vujacic (3).

Denver Nuggets 94 (25+31+20+18). Billups (12), Jones (9), Anthony (31), Martin (12), Nene (4); Smith (7), Andersen (2), Carter (7), Kleiza (10).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.