Saskibaloia

Lakers, NBAko finalera

4-1 irabazi dio San Antoniori. Boston edo Detroit izango du kontrario finalean.

2008ko maiatzaren 30a
09:38
Entzun
Los Angeles Lakers da NBAko denboraldi honetako finalera iritsi den lehen taldea, Mendebaldeko finalean San Antonio Spursi 4-1 irabazita. Bart lortu du laugarren garaipena: 100-92. Lakersek lau urte zeramatzan final handia jokatu gabe.

Kobe Bryant Lakerseko hegala izan da partidako jokalaririk onena: 39 puntu. Pau Gasol pibota izan da Lakersen nabarmendu den beste bat: 12 puntu, 19 errebote.

San Antonioko onenak: Tony Parker basea (23 puntu) eta Tim Duncan pibota (19 puntu, 15 errebote, 10 asistentzia).

Ekialdeko finala Boston Celtics eta Detroit Pistons ari dira jokatzen. 3-2 doa aurretik Boston.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.