Los Angeles Lakersek ez du etsi nahi NBAko finalean eta hirugarren partida berak irabazi du, bart. 87-81 hartu mendean Boston Celtics, eta 1-2 daude orain (Boston aurretik). Lau partida irabaztera da. Hurrengo bi neurketak ere Los Angelesen jokatuko dituzte. Azkeneko biak, beharko balira, Bostonen.
Kobe Bryant (36 puntu) eta Sasha Vujacic (20 puntu) hegalak izan dira Lakerseko jokalaririk onenak. Bostonekoak: Ray Allen hegala (25 puntu) eta Kevin Garnett pibota (13 puntu).
Saskibaloia
Lakersek irabazi du hirugarrengo partida
87-81 hartu du mendean bart Boston. Hau 1-2 doa aurretik NBAko finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu