saskibaloia

Lakersek irabazi du NBA

4-1 nagusitu zaio Orlandori. Bart lortu du azken garaipena. Hamabosgarren titulua du.

2009ko ekainaren 15a
14:07
Entzun
Los Angeles Lakersek iaz galdu egin zuen NBAko finala -Boston Celticsen aurka-, baina aurten ez. 4-1 irabazi dio Orlando Magici. Azkeneko partidan, bart, 86-99 nagusitu zaio.

NBAko bere hamabosgarren titulua du. Aurrekoa, 2002an lortu zuen.

Kobe Bryant Lakerseko hegalak bere laugarrena du, eta Phil Jackson entrenatzaileak hamargarrena -marka jarri du-.

Bryant bera izan da finaleko jokalaririk onena -gaur 30 puntu-, baina hura bezain erabakigarria izan da Lakerseko pibotek Dwight Howardi egin dioten defentsa: ohi baino sei-zazpi puntu gutxiago sartu ditu eta jaurtiketen batez bestekoetan oso gaizki ibili da. Finalean Howard baino gehiago izan da Pau Gasol pibot katalana; gaur, 14 puntu eta 15 errebote.

Orlando Magic 86 (28+18+15+25): Alston (12), Lee (12), Turkoglu (12), Lewis (18), Howard (11); Pietrus (4), Gortat (4), Battie, Nelson (5), Redick (8).

Los Angeles Lakers 99 (26+30+20+23): Fisher (13), Bryant (30), Ariza (15), Gasol (14), Bynum (6); Odom (17), Walton (2), Farmar (2), Vujacic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.