nba

Lakersek irabazi du titulua

83-79 nagusitu zaio Bostoni NBAko finaleko zazpigarren partidan. Phil Jackson Los Angelesko taldeko entrenatzaileak 11. eraztuna du. Lakersen 16. titulua da, Bostonek 17 dauzka.

2010eko ekainaren 18a
12:20
Entzun
Los Angeles Lakers da NBAko txapelduna. Bart irabazi du eraztuna, finaleko zazpigarren partidan Boston Celticsi 83-79 nagusituta. Bere 16. titulua du Lakersek -iaz ere lortu zuen-. Bostonek 17 titulu dauzka -berak ditu gehien-; azkena, duela bi urte irabazi zuen, Lakersen aurka.

Aurreko partidan etxean aise nagusitu bazen ere Los Angelesko taldea, gaur larri ibili da: 34-51 zihoazen atsedenera iristean.

Kobe Bryant hegala eta Pau Gasol pibota izan dira berriro Lakerseko onenak: 23 puntu eta 15 errebote Bryantek, 19 puntu eta 18 errebote Gasolek. Bosgarren eraztuna du Bryantek -bera izendatu dute aurtengo finaleko jokalaririk onena-, bigarrena Gasolek. Haien entrenatzaile Phil Jacksonek, berriz 11.a.

Bostoneko onenak: Paul Pierce hegala (18 puntu, 10 errebote) eta Rajon Rondo basea (14 puntu, 10 asistentzia).

Los Angeles Lakers 83. (14+20+19+30): Fisher (10), Bryant (23), Artest (20), Gasol (19), Bynum (2); Odom (7), Brown, Vujacic (2), Farmar, Powell.

Boston Celtics 79. (23+17+17+22): Rondo (14), Ray Allen (13), Pierce (18), Garnett (17), Wallace (11); Tony Allen, Davis (6), Finley, Robinson, Scalabrine.

Finaleko partidak

- 1. partida: Lakers-Boston: 102-89 (1-0). Lakers: Kobe Bryantek 30 puntu, Pau Gasolek 23 puntu eta 14 errebote. Boston: Paul Piercek 24 puntu.

- 2. partida: Lakers-Boston: 94-103 (1-1). Lakers: Pau Gasolek 25 puntu, Kobe Bryantek 21, Andrew Bynumek 21. Boston: Ray Allenek 32 puntu, Rajon Rondok 19 puntu, 12 errebote, 10 asistentzia.

- 3. partida: Boston-Lakers: 84-91 (1-2). Boston: Kevin Garnettek 25 puntu. Lakers: Kobe Bryantek 29 puntu.

- 4. partida: Boston-Lakers: 96-89 (2-2). Boston: Paul Piercek 19 puntu. Lakers: Kobe Bryantek 33 puntu, Pau Gasolek 21.

- 5. partida: Boston-Lakers: 92-86 (3-2). Boston: Paul Piercek 27 puntu, Kevin Garnettek 18 puntu, 10 errebote. Lakers: Bryantek 38 puntu.

- 6. partida: Lakers-Boston: 89-67 (3-3). Lakers: Bryantek 26 puntu eta 11 errebote, Pau Gasolek 17 puntu, 13 errebote eta 9 asistentzia. Boston: Ray Allenek 19 puntu.

- 7. partida, Lakers-Boston: 83-79 (4-3).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.