saskibaloia

Lakersek NBAko finalerako pauso handia eman du

2-0 jarri da irabazten Phoenixen aurka Mendebaldeko finalean. Ekialdekoan ere Boston 2-0 doa.

2010eko maiatzaren 20a
09:48
Entzun
Los Angeles Lakersek aurten ere NBAko finala jokatzeko pauso handia eman du, Mendebaldeko finaleko bigarren partidan ere irabazi egin baitio Phoenix Sunsi: 124-112. Beraz, 2-0 daude eta Lakers egungo txapelduna beste bi garaipenekin final nagusian izango da.

Pau Gasol Lakerseko pibota izan da jokalaririk onena: 29 puntu, 9 errebote, 5 asistentzia. Kobe Bryant taldekideak 21 puntu sartu ditu eta 13 asistentzia banatu.

Ekialdeko finalean ere Boston Celtics 2-0 doa aurretik. Orlando Magicen aurka ari da, eta atzo lortu zen bigarren garaipena.

Los Angeles Lakers 124. Fisher (7), Bryant (21), Artest (18), Gasol (29), Bynum (13); Odom (17),

Brown (8), Farmar (11).

Phoenix Suns 112. Nash (11), Richardson (27), Hill (23), Stoudemire (18), López (7); Dragic (3),

Frye, Dudley (15), Barbosa (3), Amundson (5).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.