Lamar Odom 34 hegaleko estatubatuarra fitxatu berri du Laboral Kutxak. ESPN AEBetako kateak eman du berria, eta Gasteizko taldeak baieztatu egin du. Bi hilabetez izango da Odom Laboral Kutxan, eta klubak aukera izango du kontratua denboraldia amaitu arte luzatzeko.
Azaroan, Los Angeles Clippersera joatekotan izan zen Odom, baina azkenean ezerezean geratu zen aukera hori. NBAko bi eraztun irabazi ditu, eta Ameriketako Estatu Batuetako selekzioarekin urrezko domina irabazi zuen munduko txapelketan. Besteak beste, Los Angeles Clippers, Miami Heat, Los Angeles Lakers eta Dallas Mavericksen jokatutakoa da.