Surfa

Lamb nagusi Punta Galean

Estatubatuarra izan da onena olatu handien artean, eta Natxo Gonzalez plentziarra bosgarren sailkatu da. 

Olatu ikusgarriak dituzte surflariek gaur Punta Galean. ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 11
16:26
Entzun

Nick Lamb estatubatuarrak irabazi du Punta Galeako lehiaketa, Olatu Handien Munduko Zirkuituko bigarren proba, Europan jokatzen den bakarra. Lamb nagusi izan da finalean, Makuakai Rothman hawaiiarraren aurretik. Euskal ordezkari bat aritu da finalean, Natxo Gonzalez, eta oso maila ona eman du. Bosgarren izan da 19 urteko plentziarra. Hain zuzen, berak egin du puntuaziorik onena finalerdietan, eta gaurko bigarren onena.  

Hotza ez da aitzakia izan gaur Punta Galeara (Getxo, Bizkaia) jendea biltzeko, eta joan direnak itsasoa gaur eskaintzen ari den ikuskizunaz gozatzen ari dira. Iragarpenek ez dute hutsik egin. Bideoa: Lamben, hamarrekoa (ASP).

[YouTube]http://youtu.be/XkcmPQLFPfM[/YouTube]

Bideoa: Gudauskas, finalerdietan (ASP).

[YouTube]http://youtu.be/RcGm4iXyrgg[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.