kontxako bandera

Lan erdiak eginda, Hondarribiak eta Oriok dute gertuen bandera

Lehen jardunaldian, Hondarribiako trainerua nagusitu zen gizonezkoetan, eta Oriokoa emakumezkoetan. Ez da ezinezkoa datorren igandean gauzak aldatzea.

Orioko emakumezkoen taldea, ziaboga hartzen. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko irailaren 2a
21:35
Entzun

Gauzak ez zeuden argi atzo arte, eta Kontxako bandera lortzeko lehen jardunaldia lehiatu ostean ere ez daude batere argi. Hondarribia nagusitu zen gizonezkoetan, baina Orio gertu-gertu dauka (5,55 segundora). Emakumezkoetan, Oriok 6,62 segundu besterik ez dizkio kentzen Arraun Lagunak-i.

Orio eta Hondarribia ez ziren batera lehiatu. Lehen txandan aritu zen talde horia, eta nagusi izan zen han. Estropada ona egin zuten, Santurtziko taldea gertu-gertu zutela. Gorka Aranberri patroiak palakada bat sentitu zuela ere esan zuen, baina epaileak ez zuen halakorik ikusi. Azkenean, Oriok lau segundu atera zizkion Bizkaiko taldeari, eta nagusi izan zen lehen txanda horretan, marka ona jarrita.

Hondarribiako taldea, baina, Oriokoa baino are indartsuago agertu zen, eta nagusitasun osoa erakutsi zuen bigarren txandako traineruekiko. Alde handiarekin iritsi zen helmugara. Zierbenako taldea parez pare izan zuten haranzko bidean, baina itzuleran bakarrik aritu ziren, denak atzean utzita, Oriok jarritako denboraren kontra.

Lehen jardunaldia eginda, honela gelditu dira gizonezkoen denborak:

Hondarribia: 19:19.88
Orio: +5,54
Santurtzi: +9,12
Zierbena: 14,94
Bermeo: +19,04
Donostiarra: +23,30
Ondarroa: +30,42
Kaiku: +53,64

Hala, aurreneko laurak arituko dira datorren igandean ohorezko txandan.

Orio emakumezkoetan

Bi txanda jokatu zituzten emakumezkoek ere. Orio nagusitu zen, eta gero eta gertuago du Kontxako bandera. Aurreneko aldia litzateke emakumezkoen taldearentzat, eta horretarako gogor defendatu beharko dute atzo lortutako 6,62 segundoko aldea. Arraun Lagunak gelditu da bigarren, aurreikuspenei jarraituz, eta lehia izango da datorren igandean ere.

Honela gelditu da sailkapena:

Orio: 10:43
Arraun Lagunak: +6,62
Hibaika: 10,70
San Juan: +13,26
Hondarribia: +18,06
Riveira: +21,50
Donostiarra: +22,58
Zumaia: +25,92

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.